131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EDIKTUA

Aurrekontu aldaketa hasiera batez onestea

Iruñeko Udalbatzak, 2009ko urriaren 16ko Osoko Bilkuran, 2009ko Aurrekontu Orokorra aldatzea onetsi zuen, legezko den quorumarekin onetsi ere, Diruzaintzako hainbat gerakinen aplikazioa dela-eta.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da, Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunetan zehar, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urriaren 16an.-Alkate Udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0924590