131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Javier Ecay Ilzarbek, Ollarango Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren irailaren 15eko 38/2009 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Iltzarbeko Kontzejuko 4. poligonoko 53. lurzatiaren urbanizazio proiektua, L. Ilarregui ondasun-komunitateak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ollaranen, 2009ko irailaren 29an.-Alkate udalburua, Javier Ecay Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0924029