131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Hasierako onespena ordenantza fiskalen aldaketari, 2010. urterako (igerilekuak eta bertze batzuk)

Lesakako Udalak, 2009ko urriaren 2an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

"1 - Hasiera batez onestea Ordenantza Fiskalen aldaketa, ondoko tarifak ezartzeko, espedientean ageri den moduan: igerilekuetakoak, obra-hondakinak botatzearena, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (altak, bajak eta aldaketak egiteari dagozkienak) eta Antoiu kaleko 27ko 2. solairuan dagoen udal lokala erabiltzearena..

2 - Erabaki hau jendaurren ikusgai jartzea hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean ediktuak jarri ondotik, herritarrek edo legezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, oharrak edota eragozpenak aurkeztu ahal izateko."

Lesakan, 2009ko urriaren 6an. Jarduneko alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0923910