131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2009ko aurrekontuaren aldaketa

Lesakako Udalak, 2009ko urriaren 2an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Kontu-hartzaileak 2009ko irailaren 11n eginiko txostenean dio beharrezkoa dela 2009ko udal aurrekontuan aldaketa bat egitea.

Aldaketa horrek aurreikusten du kontu-sail baten sorrera, 4 x 4 ibilgailu baten txasisa erosteko suhiltzaile-boluntarioen talderako, 87.000 euroko zenbatekoa duena.

Diru-sarrerei dagokionez, 87.000 euroko diru-laguntza batekin finantzatuko da, Nafarroako Larrialditarako Agentziak emana.

Hori dena ikusita eta kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legeak aldatua), udalbatzak aho batez erabaki du:

1.) Aurrekontua aldatzeko 4/2009 espedientea onestea.

2.) Espedientea ikusgai paratzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-oholean argitaratu ondotik, bizilagunek edota interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten."

Lesakan, 2009ko urriaren 5ean. Jarduneko alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0923879