131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2009ko ekainaren 18ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontribuzio berezien ordainarazpena arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aipatutako erabakia behin betikoz onetsita dago eta aldaketaren testua argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea Eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Aldaketa 12.1.a) artikuluan.

Egindako aldaketarekin bat, 12.1.a) artikuluak testu hau izanen du aurrerantzean:

12.1 artikulua. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:

a) Kasu guztietarako, banaketa modulutzat ezarriko dira batera lurzatiaren azalera, azalera eraikia, higiezinetan obrek ukitutako fatxadaren metro linealak eta lurzati osoaren katastroko balioa, kontuan hartuz azken banaketa modulu hau alderantziz proportzionala dela kuota aplikatzerakoan. Irizpide horiek honako ehuneko hauen arabera izanen dira kontuan tributuaren zenbateko osoa ordaintzeko: azalerari dagokionez, %50 (%30 emanik lurzatiaren azalera osoari eta %20 azalera eraikiari); fatxadaren luzerari dagokionez, %30; eta katastroko balioari (alderantziz proportzionala den modulu horri) dagokionez, %20.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 326. artikuluan xedatuarekin bat, aldaketa honek hartuko du indarra haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Iratxetan, 2009ko irailaren 17an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0923803