131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketa, zehatz-mehatz:

Kreditu berezi bat sortu da Gardeko 2009ko aurrekontu orokor eta bakarrean, 453.62502 kontu-saila sorrarazten duena: "lokala hornitzeko proiektua, hogeita hamar urte bitarteko gazteek erabiltzeko espazio berritako". 3.329,11 euro egiten du, diru-sarreren aurrekontuko 75503 kontu-sailaren bidez finantzatuko dena: Gazteendako lokalak hornitzeko Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza.

Garden, 2009ko urriaren 6an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L0923953