131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GABARDERAL

Ur horniduraren prezioak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena

Gabarderalgo Kontzejuko Batzarrak, 2009ko abuztuaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuko ur horniduraren prezioak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gabarderalen, 2009ko urriaren 13an.-Alkatea,José Manuel González Castronado.

Iragarkiaren kodea: L0924294