131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udal Planeko UA 12-6 Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, urriaren 7ko 32/09 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko UA 12-6 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan 76. artikuluaz den bezainbatean ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Fontellasen, 2009ko urriaren 7an.-Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0924028