131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Kredituen espedienteak. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2009ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontuko espediente batzuk, kreditu bereziak eman eta kreditu gehikuntzak egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo bidezko interesdunek espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu eta egokiak iruditzen zaizken erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Faltzesen, 2009ko urriaren 8an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0924112