131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2010. urterako karga-tasak, zergak eta tasak

Etxalarko Udalak, 2009ko irailaren 25ean eginiko osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-2010. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,32.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

-Jarduera ekonomikoak: 1,10eko indizea aplikatzea lizentzia fiskalen tarifei.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

-Hirilurren balio igoeraen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denboraldi bakoitzerako ezarritako guttieneko koefizienteak.

2.-2009. urterako onartu ziren tasak eta prezio publikoak mantentzea.

3. Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Egintza honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari edo Epaitegiari zuzendua, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Etxalarren, 2009ko urriaren 2an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0923984