131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

5.6 sektorea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Cintruénigoko Udalak, 2008ko irailaren 4ko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 5.6 sektorea birzatitzeko proiektua, Construcciones Hermanos Garbayo Chivite, S.L.k sustatua. Alkatetzak, aurtengo urriaren 7an, ebatzi du hasierako onespen hura behin betikoa bilakatzea, inork ez baitie alegaziorik aurkeztu agiri horiei jendaurrean egon diren bitartean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da ezen ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, edo aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, arestian aipatu argitapenetik hasita.

Cintruenigon, 2009ko urriaren 7an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0923980