131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Cabanillasko Alkatetzak, urriaren 9an eman 235/2009 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du borondatezko birzatiketarako proiektua, Cabanillasko Jarduera Ekonomikoen Eremuan, Cabanillasko Udala eta NASUINSA izanik sustatzaile.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duenak azter dezan eta epe horretan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo ohar guztiak aurkez ditzan. Ohartarazten da ezen, 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurreko epe horretan inork ez badu birzatiketa agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cabanillasen, 2009ko urriaren 9an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0924191