131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa xehakatua Cabanillasko Arau Subsidiarioetan.
Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko ekainaren 12an egin bilkura berezian eta gehiengo aski zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Cabanillasko Arau Subsidiarioetan Ignacio Urzaiz Santosek sustatu duen aldaketa. 2. poligonoko 953. lurzatiari dagokio, S. Isidro karrikako 122an, eta xedea du lurzatiaren gehieneko eraikigarritasunari banaketa berria ematea.

Erabakia 2009ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 17an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin. Beraz, bertzerik gabe, behin betikoz onetsita gelditu da Arau Subsidiarioetako aldaketa, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako legezko prozedurarekin bat 2009ko irailaren 28ko bilkura arruntean gehiengo aski zuela erabakita.

Erabaki zen:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea, aho batez erabakita, Cabanillasko Arau Subsidiarioetan Ignacio Urzaiz Santosek sustatu duen aldaketa. 2. poligonoko 953. lurzatiari dagokio, S. Isidro karrikako 122an, eta xedea du lurzatiaren gehieneko eraikigarritasunari banaketa berria ematea.

Bigarrena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatua aplikatuz, behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, behin betiko onespenaren ondoko hamabortz egunean.

Cabanillasen, 2009ko urriaren 6an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0923893