131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Ordenantza. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2009ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bargotan, 2009ko urriaren 7an.-Kudeaketa Batzordeko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0924032