131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

UE-1 unitatearen borondatezo birzatiketarako proiektua.
Hasierako onespena

Armañantzasko herritarren Batzarrak, 2009ko irailaren 24an egin bilkuran, gehiengo soilaz erabaki zuen hasiera batean onestea borondatezko birzatiketa proiektua, Armañantzasko UE-1 exekuzio unitateari dagokiona. Proiektuak 2009ko uztaileko data du eta Jaime Corcuera Uralde eta Angel Bravo Bravo dira sustatzaileak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Armañantzasen, 2009ko urriaren 6an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0924132