131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Armañantzasko herritarren Batzarrak, 2009ko irailaren 24an egin bilkuran, gehiengo soilaz erabaki zuen hasiera batean onestea hirigintza hitzarmena, Armañantzasko Udalaren eta Jaime Corcuera Uralde jaunaren eta Angel Bravo Bravo jaunaren artean sinatua, xedea izanik Udalari esleitu beharrean aprobetxamendurako eskubidea duen lurzorua, haren ordain gisa eskudirutan jasotzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Armañantzasen, 2009ko urriaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L0924131