131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2009ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterlana, Arbizuko U.E.-9. unitatearen R-6 partzelan, Iñaki Mendinueta Goikoetxeak sustaturik. Azterlana Elena Corcuera eta Africa Diaz de Cerio arkitektoek prestatu dute eta 2009ko irailaren 8an ikus-onetsia da.

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2009ko urriaren 2an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0923988