131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2009ko aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 29/2009 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ra luzatutako Udalaren 2008ko aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 29/2009 espedientea; 9.620,00 euro dira, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko irailaren 18ko :bon.ean argitaratu zen Udalak osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

GASTUAK:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

14210 13111

Haurtzaindegiko behin-behineko lan-kontratudunen ordainsariak (14 1 poltsa).

9.620,00 euro.

FINANTZABIDEA:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

11210 12001

Bulegoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsaria (1 2 1 poltsa).

9.620,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2009ko urriaren 7an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0924015