131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Akats zuzenketa, kiroldegiko atezain lanpostu bat betetzeko deialdiko izangai onartuen eta baztertuen
behin-behineko zerrendan

Alkatetzaren irailaren 22ko 291/2009 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen atezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi osoan betetzeko deialdiko hautapen probetan parte hartuko zuten izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda (2009ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 7koa).

105.2 artikuluari jarraikiz eman zen Alkatetzaren 320/2009 Ebazpena, hura zuzentzeko amoz, honako akatsa agertu baitzen: Aurora Mora Espejo behin-behinekoz baztertua dago ez frogatzeagatik 2.d) atalean ezarritako baldintzak betetzen dituela.

Bestetik ere, akats hori zuzentzeko beste epe bat ematen da, 10 egunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezko erreklamazioak aurkezteko edo behar diren zuzenketak egiteko eskabideak aurkez daitezen.

Martzillan, 2009ko urriaren 9an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0924154