131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, Lizarrako Udalaren Remontival Ikastetxe Publikoari atxikitako eskolazaina izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna

(Alkatetzaren 438/2009 Dekretua)

Lizarrako Udaleko alkateak ebazpena eman du 2009ko urriaren 9an. Hona hemen testua:

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna.

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak 2009ko apirilaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, honako deialdia onetsi da: Lizarrako Udalaren Remontival ikastetxeari atxikitako eskolazaina izateko lanpostu huts bat, mantentze-lanetan arituko dena, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia; oinarriak, hauexek: 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, maiatzaren 22an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, eta izangai bazterturik gelditu ez denez, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda besterik gabe onestea, eta lekualdatze lehiaketaren proben eguna zehaztea.

Horrenbestez, eta deialdiaren 7. oinarriak eta ondokoek diotenari jarraikiz, Alkatetzak honakoa erabaki du:

1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, honako hau:

San Martín Velaz, Cesar Cruz.

2. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: María Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: Lizarrako Udaleko Hezkuntza zinegotzia

-Mahaikidea: Javier Marín Gómez, Lizarrako Udaleko langileen batzordeko ordezkaria.

-Ordezkoa: Lizarrako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat.

-Mahaikide-idazkaria: Marta Pernaut Ojer, Lizarrako Udaleko aholkulari-legelaria.

-Ordezkoa: María Puy Barbarin Elcarte, Lizarrako Udaleko administrari-ofiziala.

3. Finkatzea, deialdiko 9. oinarrian agertzen den proba praktikoa 2009ko urriaren 27an eginen dela, asteartea, goizeko 9:00etan, Remontival Ikastetxe Publikoan.

4. Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen lehen bilkura arruntean.

5. Ebazpen hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioetarako.

Lizarran, 2009ko urriaren 9an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0924199