131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2757/2009 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Erdi mailako tituludun izateko (Laneko arriskuei aurrea hartzea) 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena eta deialdia bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 11ko 1340/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Erdi mailako tituludun izateko (Laneko arriskuei aurrea hartzea) 3 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Abuztuaren 3ko 2061/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 24an argitaratua) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Erreklamazioen epea bukatuta, bidezkoa da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Halaber, bidezkoa da deialdia bete gabe uztea, ez baitago onartutako izangairik.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Erdi mailako tituludun izateko (Laneko arriskuei aurrea hartzea) hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Bete gabe uztea Erdi mailako tituludun izateko (Laneko arriskuei aurrea hartzea) hiru lanpostu huts betetzeko deialdia (maiatzaren 11ko 1340/2009 Ebazpenaren bidez onetsia), ez baitago onartutako izangairik.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

ERASO ZABALZA, MARÍA ANGELES

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

Iragarkiaren kodea: F0924522