131. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2755/2009 EBAZPENA, urriaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 46 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 27an emandako 1186/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 46 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an.

Abuztuaren 3ko 2123/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 24koa) deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatu ziren.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ez da erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 46 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urriaren 13an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALDAZ ILARREGUI, M.ª JESUS

ANTZANO LAZARO, ROBERTO

ARLEGUI BEZUNARTEA, ANA JESUS

ASIAIN SEVILLA, ISIDRO

BLANCO ANSORENA, ANA

BLANCO ANSORENA, ELVIRA

CASTILLO MARTINEZ, MIGUEL ANGEL

CLEMENTE FERRER, ELVIRA

COMAS ZUDAIRE, CARMELO

ECAY SANZ, M.ª PUY

ECAY SANZ, MARIAN

ECHEVERRIA CAMINOS, JUAN ANTONIO

ERASO MUNARRIZ, MARIA ISABEL

HERRERO HERRERO, ROSARIO

LARREA MEZQUIRIZ, JESUS M.ª

LEOZ VILLANUEVA, KORO

MARTINEZ EGEA, M.ª MERCEDES

PEREZ MARTINEZ, JORGE

RODRIGUEZ PEREZ, M.ª JOSE

SEGU ACONSO, FLOR M.ª

TORRIJOS SANCHEZ, GUILLERMINA

URTASUN ANZANO, EDUARDO

VAL USOZ, JAVIER CARLOS

VALENCIA ARBONIES, M.ª LUISA

VALLEJO CARRASCOSA, JOSE ANTONIO

Baztertuak:

Deialdiko 3.1 ataleko a) letran ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

SOBREVILLA TORRECILLA, CARLOS

Iragarkiaren kodea: F0924521