13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LOS ARCOS

Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak honako erabaki hau hartu zuen: 2008ko otsailaren 11n onetsi zen hasiera batean Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua urbanizatzeko proiektua, eta iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zenetik (2008ko 23. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 20an) 20 egun baliodun iraganik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean eta arloan indarra duten gainontzeko xedapenetan ezarritakoari jarraituz, behin betikoz onetsi da Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa eremua urbanizatzeko proiektua, Los Arcosko aipatu banaketa eremuaren konpentsazio batzordeak sustatua.

Los Arcosen, 2008ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0900179