13. ALDIZKARIA - 2009ko urtarrilaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

FALTZES

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2009ko urtarrilaren 19an. Hona testu osoa:

"2008ko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 8an, argitaratu zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, eta hamar egun balioduneko epea eman zen erreklamazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko.

Epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua finkatzea, baita nor den langileen ordezkaria ere epaimahaian.

2008ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 10ean, obra eta zerbitzuen arduradun nagusi izateko lanpostu bat oposizio lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia; haren 5.3 oinarrian xedatutakoarekin bat,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

1.-DON ROBERTO LUIS MARTÍNEZ PUEYO.

2.-DON IGNACIO AUTOR MORENO.

3.-DON FRANCISCO JAVIER CORTÉS ITARTE.

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.-Oposizioko lehen proba -test psikoteknikoa- otsailaren 11n (asteazkena) eginen da, 09:30ean, Faltzesko Liburutegi Publikoan.

Hirugarrena.-Jokin Zubieta Valencia da langileen ordezkaria epaimahaian, eta María Teresa Rosano Mateo ordezkoa.

Laugarrena.-Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan".

Faltzesen, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0900805