125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZAKO UDALA

Hirigintza planeko aldaketa puntuala

Leitzako Udalak, 2009ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Abel Barriola Ezkurrak bultzatutako hirigintza planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 742 lursailaren sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren kategoriara pasatzea, ustiapen naturalerako balio-lurzoruko azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2009ko irailaren 30ean.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0923542