125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Larraungo Hirigintza Planeko determinazio xehekatuen aldaketa, Baraibarko S-15 UE-16 Sektorearen mugak aldatzeko.
Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2009ko irailaren 12an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Larraungo Udal Planeko aldaketa, Baraibarko S-15 sektoreko UE-16 unitateari dagokiona. María Osanbela Arangoak sustatu du eta Juan eta Jaime Labayen Celaya arkitektoek dokumentua prestatu dute, unitateko mugak aldatzearren.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 79.3 artikuluaren arabera aplikatzen den 74.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraun, 2009ko irailaren 23an.-Alkate udalburua, Joxe Mari Astiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0923629