125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

2009ko uztailaren 22ko 81/09 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Udal Planeko Partepallares industrialdearen borondatezko birzatiketa proiektua (S.I. sektorea, S.I. 1 eta S.I. 2 unitateak), Reparaciones Aldalur, S.L. enpresak sustatua (IFK: B-20849808).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektuak eta haiek onesteko erabakia jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Espresuki ohartarazten da ezen, delako agiri tekniko hori behin betiko onesteko, aldez aurretik udal zerbitzuen aldeko txostena beharko dela eta testu bateginaren hiru ale aurkeztu, betiere agindutako aldaketak bertan bildurik.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 5-a) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala, saiatuta ere, jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Larragan, 2009ko uztailaren 22an.-Ingurumeneko, Herrilanetako eta Hirigintzako zinegotzi delegatua, Pedro Tomás Merino Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0923205