125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGA

Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interesa duten horniduren zerbitzuen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena

Labeagako Kontzejuak, 2009ko irailaren 16an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea goian aipatu ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Labeagan, 2009ko irailaren 17an.-Kontzejuko burua, Carmentxu Heredia López.

Iragarkiaren kodea: L0923093