125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa xehakatua HAPOn eta Los Llanos parkea erabiltzeko eta babesteko Plan Berezian UC-23 unitateari dagokionez
(Lizarra Ikastola). Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean eta Los Llanos parkea erabiltzeko eta babesteko Plan Berezian, U.C. 23 unitateari dagokionez (Lizarra Ikastola).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2009ko irailaren 18an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0923042