125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintza hitzarmenaren proiektua. Hasierako onespena

Udalak Ana Almirantearena Larrañeta andrearekin Hirigintza hitzarmena sinatzea onetsi zuen hasiera batean; horren helburua da 9. poligonoko 243. lurzatiaren (Aurizberri-Espinal) hirigintza aprobetxamenduaren %10 laga ordez, balioa dirutan ordaintzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Erro, 2009ko irailaren 23an.-Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0923208