125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kalkulatzeko gutxieneko moduluak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2009ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga kalkulatzeko gutxieneko moduluak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ergoienean, 2009ko urriaren 2an.-Alkatea, Tomás Andueza Elso.

Iragarkiaren kodea: L0923671