125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa aurrekontuan

Ziraukiko Udalak, 2009ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketaren espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hamabost egunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2009ko urriaren 1ean.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L0923529