125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2009ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, Udalaren plantilla organikoko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Hasierako onespena 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31koan, argitaratu ondoren erreklamaziorik aurkeztu ez denez, 6/1990 Foru Legearen 236.2. artikuluan eta 259.etik 272.era bitartekoetan eta Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsi da, eta aldaketaren testu osoa argitaratuko da.

"Udaltzaingoaren berariazko osagarria %50,99 izanen da".

Berriozarren, 2009ko irailaren 22an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0923076