125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak, 2009ko irailaren 24an emandako Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Artikako Mogotes sektoreko T5 lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, sustatzailea izanik Andrés San Miguel Barbero jauna.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2009ko irailaren 24an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0923087