125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2009ko irailaren 24a. Eskatzailea: Whel & Partner Iberica, S.L. Jarduera: plastikozko prototipoak egiteko nabea, eta bertan bulegoak eta 5.000 litroko biltontzi lurpekoa ere bai. Tokia: Hego Morea industrialdeko alde berria, D karrika, 13-15.

Beriainen, 2009ko irailaren 24an.-Alkatea, Rafael Blanco Pena.

Iragarkiaren kodea: L0923160