125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2009ko irailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen 15. puntuan:

"Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 5. poligonoko 54. lurzatian eragiten duena, Zigako hiri lurzoru finkatuan, Valer arkitektoak prestatua, berariaz abiarazitako espedientean dagoena eta Miguel Javier Mendiburu Córdobak sustatua."

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Elizondon (Baztan), 2009ko irailaren 25ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0923162