125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

I7MA unitateko 2. lurzatia salgai

Aranguren ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2009ko irailaren 24ko bilkuran, Mutiloabeitiko I7MA unitateko 2. lurzatia enkante publikoan saltzea erabaki zuen, gutunazal itxien bidez.

Lurzatia industriarako da eta 910,35 m²ko azalera du; hasierako prezioa 259.859,41 euro da, gehi BEZa.

Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bulego orduetan eta azken egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan (Mutiloa plaza, 4; Mutiloabeiti) dago nahi duenaren eskura.

Arangurenen, 2009ko irailaren 24an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0923148