125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak irailaren 22an emandako 2009ko 128. ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da, hirigintzako zerbitzuek adierazitako determinazioekin, Alloko Udal Planeko UE 2.5 unitateko birzatiketa proiektua, Mercedes Juaniz Martínez andreak prestatua eta Construcciones Pitojo, S.L.k sustatua.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76. artikuluari dagokionez xedatua eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatua.

Allon, 2009ko irailaren 22an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0923173