125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Jesús Pérez Morrásek egina.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Tramitazioa: Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Sustatzailea: Jesús Pérez Morrás.

Jarduera: oilaskoak gizentzeko ustiategia (handitzea).

Tokia: 3. poligonoa, 227. lurzatia.

Udala: Sesma.

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0923082