125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezinen enkantearen iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

Aditzera ematen du

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela ''Industrias Abrasivas Ley, S.L.'' delakoaren (IFK: B31101835) aurka, eta bertan 2009ko irailaren 7an Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea ondasun higiezin bahituak. Enkantea 2009ko urriaren 23an eginen da, 08:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko lehen solairuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketa Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatutako Ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2009ko urriaren 23an eginen da, 8:30ean, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko lehen solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

-Lote bakarra:

1.-Erregistrokoa: 7451 zenbakiko finka, Zarrakaztelukoa. Orube eraikigarria, Sadabako errepidearen ondoan. Forma angeluzuzena dauka eta bere azalera, osotara, 1.877,1 metro koadrokoa da. Orubeak ondoko mugak ditu: iparraldean, jatorrizko finkaren gainerakoa; hegoaldean, izenik gabeko kalea; ekialdean, Sadabako errepidea eta mendebalean, jatorrizko finkaren gainerakoa. 5. poligonoko 262. lurzatian dago. Bertan, ondoko eraikin hauek daude (935,62 metro koadroko azalera dute):

-Lau metro altuerako pabilioia. Harri-hormak ditu eta estalkia zurezkoa eta isurialde bakarrekoa da. Bere azalera 167,30 metro koadrokoa da.

-Solairu bakarreko industria-nabea. Bere azalera 758,32 metro koadrokoa da.

Katastrokoa: 5. poligonoa, 263. lurzatia, 1. azpieremua, 1. eta 2. hiri unitateak. Bere azalera, osotara, 1.247,02 metro koadrokoa da. Solairu bakarreko industria-nabea dauka, 756 metro koadrokoa -industri erabilerakoa-, eta 51 metro koadroko aldagela eta jantokiak -industri erabilerakoak-.

Titulartasuna: "Industrias Abrasivas Ley, S.L." enpresaren izenean ageri da (IFK: B31101835), salerosketa titulu bidez eta jabari osoko partaidetza izanik.

Lehentasunezko kargak: Nafarroako Aurrezki Kutxaren aldeko hipoteka. 2009ko maiatzaren 4an, 48.103,02 eurokoa zen.

2.-Erregistrokoa: 7504 zenbakiko finka, Zarrakaztelukoa. Orube eraikigarria, Sadabako errepidearen ondoan. Forma angeluzuzena dauka eta bere azalera, osotara, 1.255,78 metro koadrokoa da. Orubeak ondoko mugak ditu: iparraldean eta mendebalean, jatorrizko finkaren gainerakoa; hegoaldean, "Industrias Abrasivas Ley, S.L." eta ekialdean, Sadabako errepidea. 5. poligonoko 263. lurzatian dago. Bertan, ondoko eraikin hauek daude:

-Zazpi metroko altuerako nabea -estalkia hasten den lekuan-. Hormigoizko egitura du eta zertxa aurrefabrikatuak. Adreilu mehez eta teilaz egindako estalkia dauka eta adreiluzko itxitura. Bere azalera 734,58 metro koadrokoa da. 45,16 metro koadroko gehigarria dauka.

Titulartasuna: "Industrias Abrasivas Ley, S.L." enpresaren izenean ageri da, salerosketa titulu bidez eta jabari osoko partaidetza izanik.

Lehentasunezko kargak: Nafarroako Rural Kutxaren aldeko hipoteka. 2009ko ekainaren 17an, 41.576,68 eurokoa zen.

3.-Erregistrokoa: 7505 zenbakiko finka, Zarrakaztelukoa. Orube eraikigarria, Zarrakaztelun, Sadabako errepidearen ondoan. "L" forma dauka eta bere azalera, osotara, 1.349,8 metro koadrokoa da. Orubeak ondoko mugak ditu: iparraldean, jatorrizko finkaren gainerakoa; hegoaldean Plamol, S.A. eta "Industrias Abrasivas Ley, S.L." eta ekialdean Sadabako errepidea eta Plamol, S.A.; mendebalean jatorrizko finkaren gainerakoa. 5. poligonoko 262. lurzatian dago. Bertan, ondoko eraikin hauek daude:

-Solairu bakarreko bulegoak, aurretik etxebizitzak izandakoak. Horiek luzitutako adreiluz egindako jasoduretan daude eraikiak eta estalkia zurez eta teilaz egina dago. Azalera 106,58 metro koadrokoa da.

-Kartoia biltzeko industria-nabea, solairu bakarrekoa. Bere azalera 383,43 metro koadrokoa da.

Katastrokoa: 5. poligonoa, 232. lurzatia, 1. azpieremua, 1., 3. eta 4. hiri unitateak. Bere azalera, osotara, 709,28 metro koadrokoa da eta ondokoak ditu: 378 metro koadroko industria-nabea (industria erabilerakoa), 116 metro koadroko bulegoak (aurretik etxebizitzak izandakoak), lursaila (osotara 321,28 metro koadro administrazio-erabilerarako) eta ataripe eraikigarria. 10 metro koadroko bulegoak ere baditu (erabilera osagarrirako).

Titulartasuna: "Industrias Abrasivas Ley, S.L." enpresaren izenean ageri da, salerosketa titulu bidez eta jabari osoko partaidetza izanik.

Lehentasunezko kargak: bide zortasuna, betiere zortasunpeko lurra Plamol, S.A. enpresaren jabetzakoa bada.

4.-Erregistrokoa: 8268 zenbakiko hiri finka, Zarrakaztelukoa. Orube eraikigarria, Zarrakaztelun, Sadabako errepidearen ondoan. Forma geometriko irregularra dauka eta bere azalera, osotara, 1.478 metro koadrokoa da. Mugak: iparraldean, "Servicio Nacional de Trigo" eta José Miguel Gurpegui; hegoaldean, "Industrias Abrasivas Ley, S.L."; ekialdean Sadabako errepidea eta mendebalean jatorrizko finkaren gainerakoa. 5. poligonoko 262. lurzatian dago. Bertan, ondoko eraikin hauek daude:

-Bi solairuko nabea, bakoitza hiru metroko altuerakoa. Hormigoizko egitura dauka eta adreiluzko itxitura, eta estalkia zurez eta teilaz egina dago. Bere azalera 285 metro koadrokoa da.

-Gasolioa gordetzeko biltegia. Hormigoiez egina dago eta ehun eta hogei mila litroko edukiera dauka. Bere azalera 35 metro koadrokoa da.

-Etxola bat, argindar transformadorea duena. Bere azalera 10 metro koadrokoa da.

-Estalpea, 190 metro koadrokoa.

Katastrokoa: 5. poligonoa, 323 lurzatia, 2. azpieremua, 1. eta 2. hiri unitatea. Bere azalera, osotara, 1.900 metro koadrokoa da eta ondokoak ditu: biltegia, estalpea, transformadorea eta zorua (749 metro koadro) eta bi solairuko industria-nabea (548 metro koadro), industria erabilerakoa.

Titulartasuna: "Industrias Abrasivas Ley, S.L." enpresaren izenean ageri da, salerosketa titulu bidez eta jabari osoko partaidetza izanik.

Lehentasunezko kargak: Nafarroako Rural Kutxaren aldeko hipoteka. 2009ko ekainaren 17an, entitateak ondokoa jakinarazi zuen 7505 eta 8268 zenbakietako finkei buruz: 54.713,33 euro.

3. Bahitu beharrekoaren idatzoharrak: 2006ko martxoaren 30eko eginbidea, Tuterako 1. Jabetza Erregistroan 2006ko apirilaren 24an idatzia, ondorengo oharrekin:

-7451 finka: "C" letrarekin.

-7504 finka: "C" letrarekin.

-7505 finka: "C" letrarekin.

-8268 finka: "C" letrarekin.

4. Tasazioaren balioa:

FINKA

BALORAZIOA

7451. zk.

194.540,00 euro

7504. zk.

127922,73 euro

7505. zk.

143631,71 euro

8268. zk.

163.054,00 euro

GUZTIRA

629.148,44 euro

5. Hona lehentasunezko kargak, finantza entitateek jarraian adierazitako egunetan jakinarazitakoaren arabera:

FINKA

ALDEKO HIPOTEKA

FINANTZA ENTITATEAREN

TXOSTENAREN DATA

7451. zk.

Nafarroako Kutxa: 48.103,05 euro

2009ko maiatzaren 5ean.

7504. zk.

Rural Kutxa: 41.576,68 euro

2009ko ekainaren 17an

7505. zk.

Rural Kutxa: 54.713,23 euro

2009ko ekainaren 17an

8268. zk.

GUZTIRA

144.392,96 euro

6. Lizitazioaren hasierako prezioa: 484.755,48 euro

7. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 5. atalean ageri diren karga eta zamak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.

8. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

9. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 96.951,10 euro. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenengo lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.

10. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean erregistratuko dira, Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4ko 1. solairuan, eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 4.845,55 eurokoak.

11. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

12. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

13. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

14. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da, hau da, 363.566,61 euro, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hots, 72.713,32 euro. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitaziorako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 3.635,67 eurokoak.

15. Hala bada, bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasmenta, gehienez ere sei hilabeteko iraupenarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Enkante Mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu eta, haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen duen baldintzetan, eta hala, behin eta berriro, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira eta Nafarroako Zerga Ogasunaren Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan eginen dira (Karlos III.aren etorbidea, 4, 1. solairua, Iruña).

16. Eskaintzak egin ahal izateko, berme edo gordailu gisa paratutako gutxieneko prezioaren %20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaren gainetik izan litezkeen erantzukizunak.

17. Orobat, ohartarazten da espedienteak ez duela aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinean zordunak ez beste inor bizi denik.

18. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

19. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen hartzailearen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

20. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutza korrituak eta kostuak ordaintzen badira.

21. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea aski dela enkantea jakinarazteko, ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2009ko irailaren 24an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F0923055