125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, 1851/2009 Ebazpenarena. Ingurumeneko zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako ebazpen horren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egiten du "Los Apóstoles" izeneko mailegu proiekturako, Nafarroako Ubidearen eraikuntzaren lehenbiziko faserako (7B, 8., 9. eta 10 A tarteak), Tafallako (Nafarroa) udal mugapean. Tafalla Canal ABEEak sustatu du.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak irailaren 11n emandako 1851/2009 Ebazpenean akats bat atzeman denez, behar den zuzenketa egiten da, akats zuzenketa argitaratuz. Ingurumen eraginaren adierazpena egiten da "Los Apóstoles" izeneko mailegu proiekturako, Nafarroako Ubidearen eraikuntzaren lehenbiziko faserako (7B, 8., 9. eta 10 A tarteak), Tafallako (Nafarroa) udal mugapean. Tafalla Canal ABEEak sustatu du.

Ebazpen horren hirugarren paragrafoak honakoa dio: "Kokapena Tafallako 3. poligonoko 240., 242., 245., 252. eta 459. lurzatiei dagokie, Carravieja eremuan" eta ondokoa beharko luke: "Kokapena Tafallako 3. poligonoko 240., 241., 242., 245., 246., 247., 248., 249., 250., 251. eta 252. lurzatiei dagokie, bai eta katastroko poligono bereko 459. lurzatiari ere -aurreko 425.eko zatia-. Horiek guztiak elkarren ondoan daude Carravieja eremuan. Nolanahi ere, erauzketa honen eremua eta irismena txostenean jasotako kartografiaren araberakoak izanen dira".

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0923084