125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254/2009 EBAZPENA, irailaren 4koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 175/2009 Ebazpenaren akats zuzenketa onesten duena. Ebazpen horrek onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Hezkuntza Departamentuak 2009. urtean Esperientziaren Ikasgela finantzatzeko lankidetza hitzarmenaren testua.

Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan azaldu eranskinaren idazketan, lankidetza hitzarmena sinatu zuten izenei dagokien atalean, akats bat atzeman dela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 175/2009 Ebazpena aldatzea eranskinean atzemandako akatsa zuzentzeko. Akatsa lankidetza hitzarmena sinatu zutenen izenei dagokien atalean dago. Horrela zuzentzen da:

-Honela dioen tokian:

Esku hartzen dute:

Alde batetik, Pedro José González Felipe jaunak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak.

Eta bestetik, Camino Oslé Guerendiain andreak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte eta Kultura Proiekzioko errektoreordeak.

-Honela behar du:

Esku hartzen dute:

Alde batetik, Pedro José González Felipe jaunak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak.

Eta bestetik, Julio Lafuente López jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Unibertsitate Hedapenerako Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 4an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

Iragarkiaren kodea: F0923410