125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2155/2009 EBAZPENA, irailaren 23koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, ekainaren 17ko 1586/2009 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, haren onura publikoa deklaratu, eta "Caparroso-Beire-Erriberri BTA" izeneko aireko 13,2 kV-eko linea 0170. eta 0172. zenbakiko euskarrien artean aldatzeko eta Erriberriko udal mugapean "Beireko errepidea, 3" transformazio zentrora lur azpitik hartunea egiteko proiektua onetsi zen.

Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1586/2009 Ebazpenaren bidez, instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, haren onura publikoa deklaratu, eta "Caparroso-Beire-Erriberri BTA" izeneko aireko 13,2 kV-eko linea 0170. eta 0172. zenbakiko euskarrien artean aldatzeko eta Erriberriko udal mugapean "Beireko errepidea, 3" transformazio zentrora lur azpitik hartunea egiteko proiektua onetsi zen.

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak akats bat atzeman du azalpen zatiaren lehen lerroaldeko c) eta d) letretan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak akats hori zuzendu egin behar dela adierazi du.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ekainaren 17ko 1586/2009 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen horren bidez, instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, haren onura publikoa deklaratu, eta "Caparroso-Beire-Erriberri BTA" izeneko aireko 13,2 kV-eko linea 0170. eta 0172. zenbakiko euskarrien artean aldatzeko eta Erriberriko udal mugapean "Beireko errepidea, 3" transformazio zentrora lur azpitik hartunea egiteko proiektua onetsi zen. Hala, azalpen zatiaren lehen lerroaldeko c) eta d) letrak honela idatzita agertuko dira:

c) Instalazioaren xedea: industrialde berria energia elektrikoz hornitzea.

d) Aireko linearen bariantea, 13,2 kV-ekoa, "Caparroso-Beire-Erriberri" izenekoa, 01.70 euskarritik hasita, 147 metrokoa, LA-56, bukaera 01.72 euskarrian, eta lurpera pasatuko den bariantea, 01.71 euskarritik hasita, 195 metrokoa, HEPR-Z 1/150, bukaera "Beireko errepidea, 3" TZ berrian, 1 x 250 kVA; 13,2/0,42-0,24 kV, lineako eta babeseko SF6 gelaxkekin, Erriberriko udal mugapean.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola D.E.S.A.U.ri (helbidea: Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruña) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea, administrazio bidea amaitzen ez duenez, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0923089