125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

304/2009 EBAZPENA, irailaren 22koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena. Probak 2009ko abuztuaren 28an egin ziren.

Garraioetako zuzendari nagusiak, otsailaren 13ko 57/2009 Ebazpenaren bidez, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probetarako deia egin zuen.

Probak eginik, epaimahaiak azterketa gainditu duten izangaien zerrenda aurkeztu du, onets dadin. Orain, errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiriak eta kualifikazio txartelak prestatu eta luzatzeko agindua eman behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien hasierako kualifikazioa frogatzen duen lanbide gaitasunaren agiria lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da. Probak 2009ko abuztuaren 28an egin ziren.

2. Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari agintzea errepideko garraiorako ibilgailu zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiriak prestatu eta kualifikazio txartelak luzatzeko agintzea.

3. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 22an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

ERANSKINA

Gidarien lanbide gaitasunaren agiria lortzeko, 2009-08-28an egindako azterketa gainditu dutenen zerrenda

DEITURAK

IZENA

EMAITZA

ETXEBERRIA CABESTRERO

ARITZ

GAI

FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ

MARCIAL

GAI

FERNÁNDEZ PAREDES

JUAN ANTONIO

GAI

GUADALUPE GONZALEZ

JOSE MIGUEL

GAI

MINA ARISTU

ALFREDO

GAI

MOLINA GOICOA

JOSÉ MARÍA

GAI

PEÑA DEL AMO

JUAN JOSE

GAI

SALAVERRIA DIEGO

IÑIGO

GAI

TARIFA MALO

MARIA TERESA

GAI

TORRES AGRA

JOSE ANTONIO

GAI

VELASCO GONZALEZ

ANGEL JAVIER

GAI

ZABALA IJURCO

MARTIN

GAI

Iragarkiaren kodea: F0923080