125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

743/2009 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Tuterako udal mugapeko "Mejana" alderdian 13,2 kV-eko aireko linea aldatzeko, 100 kVA-ko transformazio zentroa eraikitzeko eta hori elikatzeko 13,2 kV-ko lurpeko linea egiteko proiekturako. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko dokumentazioa. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) idatz-zatian sartuta dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela. Horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektatu den instalazioaren xedea da Ureztatzaileen Batzarraren ponpaketa etxola bat energiaz hornitzea. Horretarako beharrezkoa da transformazio zentro bat eraikitzea, lurpeko bi linea tarte izanen dituena (35 eta 45 metro luze), eta bertan dagoen aireko linea elektriko baten 122 metroko tarte bat aldatzea. Aldaketa horren ondorioz, bertan dagoen XS fusibleen euskarri baten ordez Loadbuster ebakigailuen joko bat jarriko da, XS fusible-euskarrien bi joko jarriko dira bertako portiko batean eta metalezko dorre batean, eta oraingo euskarri bat aldatuko da. Hormigoizko euskarri bat eta 56 metroko aireko linea eraitsi eginen dira, eta behe tentsioko aireko sarearen zirkuitua deuseztatu eginen da, "Escuela de Capacitación" transformazio zentrotik ponpaketa etxolaraino.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Tuterako udal mugapeko "Mejana" alderdian 13,2 kV-eko aireko linea aldatzeko, 100 kVA-ko transformazio zentroa eraikitzeko eta hori elikatzeko 13,2 kV-ko lurpeko linea egiteko proiekturako. Sustatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da.

2. Baimena baldintza hauen menpe egonen da:

-Desmuntatu eginen dira hormigoizko euskarri bat, 56 metroko aireko linea eta behe tentsioko aireko sarearen zirkuitu bat, "Escuela de Capacitación" transformazio zentrotik ponpaketa etxolaraino.

-Obra amaitutakoan, eremua ongi garbituko da. Hondakindegi baimendu batera eramanen dira hondakin guztiak eta berriz erabili ezin diren hondar guztiak. Birziklatzen ahal diren soberakinak hondakinak tratatzeko zentro batera eramanen dira.

-Proiektua gauzatzeak uki ditzakeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Tuterako Udalari eta sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0922984