125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28an hartua. Horren bidez, 1766ko Anales del Reino de Navarra argitalpenaren ilustrazioen kreazio-korpusa interes kulturaleko ondasun deklaratzen da.

Kulturako zuzendari nagusiak, urriaren 24ko 791/2008 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki zuen 1766ko Anales del Reino de Navarra argitalpenaren ilustrazioen kreazio-korpusa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko. Liburu hori Iruñean dago.

Nafarroako Kultura Kontseiluak aldeko txostena eman du.

Nafarroako Ondare Kulturalari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio interes kulturaleko ondasunak deklaratzea, erabaki baten bidez, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoa betez, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak

ERABAKI DU:

1. 1766ko Anales del Reino de Navarra argitalpenaren ilustrazioen kreazio-korpusa interes kulturaleko ondasun deklaratzea.

Deklaratzeko espedientearen agirietan dago erabaki honetan aipatzen den ilustrazioen korpusaren azalpen osagarria.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0923292