125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Santa María la Realeko kale, bide, berdegune
eta eremu libreak okupatzea

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko irailaren 29an, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik hala Hirigintza Gerentziaren 2009ko apirilaren 8ko 110/GU erabakia garatzeko jarduketak, Santa María la Realeko eremu libreen eta berdeguneen erregistroko inskripzioaren erregularizatzeari dagokionez, nola JOB 09/06/30 (13/UV) erabakiari egindako alegazioa, eta kaltetuta izan daitezkeen pertsonei -Santa María la Real etxebizitzen kooperatiba zeneko bizilagunei, Nemesio Andía Larraya jaunari eta Teresa Vidaurre Doiz andreari, eta María Cruz Inza andreari- jakinarazpen bidez emandako hogeita hamar eguneko epea iragan delarik, eta espedientean jasota dagoen txosten juridikoarekin bat,

Erabaki da:

1.-María Isabel Elizondo Miguéliz andreak JOB 2009/06/30 (13/UV) erabakiari aurkeztutako alegazioa ez onartzea, ondoko arrazoiengatik:

1. 2009/06/30eko erabakiak aipatzen duen eremuaren baitan (ikusi eremuaren planoa), kale, bide, berdegune eta eremu libreak okupatuko dira, hain zuzen ere helburu horien arabera erabiltzeko, Iruñeko Udal Plan Homologatuan zehazten den moduan. Hori guztia 2009/06/30eko erabakiaren lehendabiziko puntuan adierazten da, eta hori da, hain zuzen, erabakiaren xedea.

Aurkeztutako 1987/06/22ko egiaztagiriak eduki mugatuagoa du 2009/06/30eko erabakiak baino. Izan ere, lehenengo horretan ez da ez kalerik ez biderik aipatzen. Gainera, baldintzei dagokiena geroago aipatuko dugun epaian ebatzi zen.

Espedientean jasota dagoen eta alegazioa egin duen pertsonak aipatzen duen 2009/06/16ko txosten juridikoaren III 1. 1.1 atalean eta III. atalaren azken paragrafoan argi geratzen da lortu nahi den helburua dela "Udalak mantentze-lanak bere gain har ditzala, beste urbanizazio bat balitz bezala".

2. Eremuari buruz aipatzen denaren inguruan:

2.1. Aipatutako 2009/06/16ko txosten juridikoak adierazten du 12.605 zenbakidun finka ez dagoela espedientearen eremuaren baitan. (ikusi II b ataleko oharra).

2.2. Alegazioa egin duen pertsonak berak 1.660. zenbakia duen finkaren partzela-zedula aurkeztu du (Erregistroko 12.605 zenbakidunarekin bat datorrena), eta horretan ikusten da aipatutako finka espedientearen eremutik kanpo dagoela.

2.3. Ez da argitu zein txosteni buruz ari den 12.605 zenbakidun finkari buruz ari denean, edo txosten horien eta finkaren artean egin nahi duen lotura zein den.

2.4. 1.660 zenbakidun lurzatiari buruz: Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak, 2008/10/14ko datarekin, 291 zenbakidun epaia eman zuen, Iruñeko Errege Bardea kalearen 7ko bizilagunen komunitateak aurkeztutako 43/2007 errekurtsoari buruz (komunitate horretako bizilaguna da alegazioa aurkeztu duen pertsona). Epai horrek atzera bota zuen Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2009/11/28an hartutako Erabakiaren kontrako errekurtsoa -Erabaki honek behin betiko onartu zuen proiektuaren Testu Bategina eta birpartzelazio akta, behin-behineko likidazio kontua eta I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorearen balidazioa eta "Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuari loturiko Sistema Orokorrak. Epai hori irmoa da.

2.5. Lurzatia aipatutako "Arrosadia-Lezkairu" planaren eremuan eta birpartzelazio-proiektuan sartu zen, eta erabilerak plan horretan jasotakoak dira. Lurzati horrek planeamenduan aurreikusitakoak ez diren beste erabilera batzuk izatea baldin bada helburua, hori ez du espediente honek ebatzi behar.

2.-Santa María la Realeko kale, bide, berdegune eta eremu libreen okupazioa xedatzea, JOB 2009/06/30 (13/UV) hitzarmenari erantsitako planoetan jasotako mugaketarekin bat, okupatu beharreko finken erabilera Iruñeko Udal Plan Homologatuan jasotako erabilera bera delarik. Aipatutakoak ondoko pertsona, eskubide eta finkei eragiten die:

A)

UKITUTAKO ERREGISTROKO FINKAK

FINKA

ERREGIS.

AZALERA

TITULARRA

12.603ren gainerakoa

7

22.146,54

Sta. M.ª La Real Etxebizitzen Kooperatiba

8.781

1

553,95

Sta. M.ª La Real Etxebizitzen Kooperatiba

12.601ren gainerakoa

7

4.018,60

Sta. M.ª La Real Etxebizitzen Kooperatiba

11.780ren gainerakoa

7

306,70

Nemesio Andía Larraya eta Teresa Vidaurre Doiz

GUZTIRA

27.025,79

B) Bide-zorra, saneamendu-hodirako, 11.788 zenbaki, 2. Inskripzio, 94. orri, 2.675. ale eta 249 liburuko finkaren alde".

Ebazpen honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruz indarra duen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2009ko irailaren 30ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0923442