125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2166/2009 EBAZPENA, irailaren 23koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Autoetarako II. Renove Plana 2009" izeneko diru-laguntzen deialdian baimendutako gastua handitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak, martxoaren 18ko 677/2009 Ebazpenaren bidez, "Autoetarako Renove Plana 2009" onetsi zuen. Horren bidez, ibilgailu zaharrak baztertu eta haien ordez hain kutsagarriak ez direnak sustatu nahi ziren. Halaber, laguntza horiek Nafarroako Gobernuak krisiaren kontra harturiko neurrien barruan daude eta Foru Komunitateko jarduera ekonomikoa dinamizatzeko osagarri garrantzitsu bat izan dira.

Espainiako Gobernuak 2000 E Plana abian jarri zuenean, erabaki zen "Autoetarako Renove Plana 2009" izenekoa bukatutzat ematea (Enpresako zuzendari nagusiak maiatzaren 9an emandako 1240/2009 Ebazpena), eta "Autoetarako II. Renove Plana 2009", 2000 E Planera egokitzen zena, abiaraztea (maiatzaren 29ko 1366/2009 Ebazpena). "Autoetarako II. Renove Plana 2009" delakoan baimenduriko gastua 2.000.000 eurokoa zen. Hala ere ezarri zen diru-kopuru hori gehitzen ahalko zela aurrekontuetan dirurik bazen. Gerora 514.000 euro gehitu ziren, Enpresako zuzendari nagusiak abuztuaren 19an emandako 2017/2009 Ebazpenaren bidez.

Planak arrakasta izan duenez sektorea dinamizatzeko, egokia da 1.500.000 gehitzea laguntza horien zenbatekoari.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Autoetarako II. Renove Plana 2009" diru-laguntzen deialdian baimenduriko gastuari 1.500.000 euro gehitzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Krisiaren kontrako neurriak. Autoetarako II. Renove Plana 2009 (autoak eta garraioko ibilgailuak)" izeneko 810003-81140-7800-425206 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute horren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 23an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0923240