125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1542/2009 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, G-1.2 lurzatiari dagokiona, behin betiko onesten duena. Sustatzailea eremuko Konpentsazio Batzordea izan da.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak ekainaren 8an emandako 935/2009 Ebazpenaren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, G-1.2 lurzatiari dagokiona, hasiera batez onetsi zen. Sustatzailea eremuko Konpentsazio Batzordea izan da.

2009ko abuztuaren 5ean (96. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua) jendaurrean jarri zen proiektuaren aldaketa hori.

Jendaurrean egoteko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe bukatu denez, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren I. banaketa eremua birzatitzeko proiektuaren aldaketa, G-1.2 lurzatiari buruzkoa, behin betiko onestea. Sustatzailea eremuko Konpentsazio Batzordea izan da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako, Iruñeko, Uharteko eta Eguesibarko udalei, sustatzaileari eta Jabetza Erregistroari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko irailaren 25ean.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F0923164