125. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2444/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari (Argitalpenak) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 15ean emandako 1682/2009 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari (Argitalpenak) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2009ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22an.

Izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deialdia bete gabe uztea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari (Argitalpenak) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea, izangairik ez delako aurkeztu.

2. Ebazpena jakinaraztea epaimahaikideei, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0923129